Transmisioa

Hemen azpititulu bat

Pilotako eskulangintza belaunaldiz-belaunaldi familia edo etxeetan transmititua izan bada ere, azken urteetan galtzear izan da. Zentzu horretan, transmisiorako berme nagusia  kooperatiba sortzea delakoan 2022an halaxe egin genuen.

Kooperatiba sortzearekin batera, jakitatearen zabalkundean gure harria ekarri asmoz, noiztenka atelierrak egiten ditugu; bai eta, ikastaldian diren ikasleak errezibitzen ere.

Era berean, jokoa biziarazteko tresna pedagogiko berriak sortu eta egokitzeko proiektuak martxan ditugu: xirrist eta iraitz pilota. 

Etika

Ekonomia zirkularra

Pilotaren jatorrian bezala, ingurumeneko lehengai naturalak erabiltzeko xedea dugu. Zentzu hortan berrerabiltzeko edo eta berziklatzeko aukerak proposatzen ditugu: Pilota berriztatzea, Larru berritzea, Konponketak.

Ondarkinak berrerabili:

  • Kotoia eta artilea biltzen dituzten kartoizko bobinak, ikastolek ikas material gisa berrerabiltzen dituzte
  • Larru soberakinak, herri-kiroletako zaku ogak egiteko berrerabiltzen ditugu
  • Tokiko lehengaiak erabiltzeko xedea dugu. Izan lehengaiak edo lan tresnak %100ean Euskal Herritik eskuratzeko helburua dugu. Bide horretan urratsez-urrats ari gira, ea lortzen dugu.