Pilota berriztagarriak
Pilota elkarteei elkarlana : Euskal Herrian pilotak aintzina egin dezan, pilotako eragile guziek elgarrekin behar dugu lan egin. Guk Eskutik kooperatibatik elkarlan hori praktikan ezartzeko proposamenak luzatzen dizkizuegu. Hemen aurkituko dituzuen bi proiektuek Pilota elkartea dute oinarri, zuen eskutik pasatzen baita harreman guzia.
« Pilota biribil berrerabil »
Helburua : pilotak berziklatuz tokiko zirkuito labur eta biribila sortzea Nola ? Zuen elkartean eta etxeetan dituzuen pilota zaharreri bizi berri bat emanez. Norekin ? Zuen herriko edo inguruko babesle (enpresa, instituzio…) batek proiektuan parte hartuz eta Eskutik kooperatibarekin batean hiruen arteko elkarlana sortuz: Zuen elkartea, Eskutik eta interesatua den babeslea.
Proiektu hunen indarra:
- Elkarteentzat piloten berziklatzea eta diru pixka baten egitea
- Enpresentzat tokiko gauzak eskaintzea, tokiko elkarteak eta eskulangintza sustengatuz
- Eskutikentzat pilotako eskulangintza biziaraztea, pilota mundua lagunduz.
Bakoitzaren lana urratska
Babeslea: Proposatuko zaio pilota berrituen erostea bere logoa gainean margoturik, bere bezero, furnitzale, langile… nahi duenari opari egiteko.
Elkartea: Babeslearekin harremaneatn sartuko da eta kantitatea adostu ondoan, elkarteak pilota zaharrak bilduko ditu eta Eskutik kooperatibari eskaria eginen
adibidez : 40 pilota berritzeko « Iriarte » enpresaren logoarekin.
Eskutik: Elkarteak ekarri pilotak berritu eta babeslearen logoarekin + elkartearen izen laburtu ikurrarekin elkarteari salduko dizkio, pilota bakoitza 25€tan.
Elkarteak pilota berrituak eskuratuko ditu eta babesleari 35€ko balioan helaraziko dizkio. Araberan babesleak elkarteari 1400€ko emaitza eginen du. Horri esker % 60eko zerga apaltze bat jasotzen ahalko du (elkarteak Cerfa n°11580*03 betez).
Erran nahi baitu elkarteak pilota bakoitzeko 10€ irabaziko duela, kasu huntan 400€. Eta babeslearentzat kostu erreala izango da 1400 – %60 = 560€