Xistera tresna pedagogikoa

Iparraldeko Pilota Batzordearekin elkarlanean, XIRRIXT izeneko tresna pedagogiko berria sortu dugu. Proiektu honen xedea, xistera-jokoa publiko zabalago bati eskuragarri egitea da; eta nagusiki, haurrak jokora hurbiltzea.

Ikerketa aintzina eremateko Herri Elkargoko diru laguntza eskuratu dugu.

Sorkuntza lan luzea izan bada ere, egiazko xisteraren ezaugarriak errespetatuz kalitatezko tresna egitea lortu dugu.

Dagoeneko ligako hezitzaileek 30 XIRRIXT haien eskuetan dituzte. Eta gure aurreikuspena, abendutik goiti denen eskura izatea da.

Piloten berrikuntza:

Xirrixt pilota : Xistera jokoan lehen urratsak emateko eta aisialdirako egokia den pilota goxoa sortu dugu

Xare goxo pilota : Xare jokoan ere, ikasten hasteko eta aisialdian aritzeko pilota berria sortu dugu

Zabaldu ezazu zure sare sozialetan!