Pilotaren historia

Pilotaren bilakaera Euskal Herrian

Pilota jokoa

Gizakiak bere inguru naturalean, harremanduz asmaturiko jokoa. Boteluzea da guk Euskal Herrian pilota jokamoldeetan ezagutzen dugun zaharrena, bainan seguraski bertze batzu izanen ziren… Europa guzian jokatzen zen pilotan, bainan toki bakotxak bere izaera eta inguruaren arabera garatu izan du.

Materialak ere bere bilakera izan du, pilota bera zen lehen materiala, eskuz aritzen baitziren. Inguruko lehengaiekin osatuak ziren pilotak : Ezpela kixkiak, oihala / trapua, artilea eta larrua. Bote luzeko jokamoldean eskuz eta parez pare aritzen ziren pilota motel batzuekin, pilotasoro edo plaza/karriketan.

Lehen tresnak Laxoa jokoa

Eskularruak, eskuari segida emanez behi larruz eginiko eskularru batzu egiten hasi ziren, pilota jo ta irristaraziz « xirrixt »  urrunago ta finkiago joz. Orduan eremuak handituz joan ziren eta pilotak gogortuz, Laxoa jokamoldearen sorrera.

Luzeko pilota jokoetarik, Plekaren sorrerara

Euskal Herritik Ameriketara migratu zute euskaldunek « latex » lehengaia ekarri zutenean pilotako kixkiari gehitu eta punpea egiten zuten pilotekin paretaren aurka jotzen hasi ziren.

Orduan herriko plazetan paretak goratu eta pleka jokoan hasi ziren

Beste tresnak

Gisa berean pilotan aritzeko tresnek beren garapena ukan dute, adibidez Laxoko ekularruetarik gaztain ta zumez egin saskietara pasa ziren « xisterak » 

Xisteraren bilakaerak atxiki egitea ekarririk, Xarearen sorrera ere etorri zen jestu berean pilota atxikian igortzeko.

Gaur egun oraino pilota jokamolde guzi horiek Euskal Pilotaren izaera eta nortasuna adierazten dute.